Page 10 - 2022 Symposium exhibition
P. 10

Euskal Akuarelisten Elkartea harro dago Akuarelaren Nazioarteko Sinposioa bezalako ekitaldi garrantzitsu bat antolatzeaz, Akuarela Elkarteen
               Europako Konfederazioak duela 25 urte hasitako ibilbideari jarraituz.

               2006an jasotako esperientzian oinarrituta, urte horretan antolatu zuen gure elkarteak bere lehen sinposioa, akuarela ardatz eta eragile duen
               programa bat sortu dugu, eta bertaratzen diren pertsonek esperientzia handi gisa bizitzea nahi dugu, bai ikuspegi artistikotik, bai giza
               ikuspegitik.


               Sinposioaren ardatz nagusietako bat Akuarelaren Nazioarteko Erakusketa da, ECWS osatzen duten 14 elkarteen parte-hartzearen emaitza.
               Guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu katalogo honetan jasotako lanak biltzen dituen erakusketa zoragarri hau ahalbidetzeagatik.


               Tamaina horretako erakusketa bat abian jartzeak ahalegin eta lankidetza asko eskatzen ditu, eta, beraz, eskerrak eman behar dizkiegu
               Ondare aretoko, Bizkaia Aretoko, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako eta Irungo Kultur Etxeko lantaldeei, laguntza handia eman digutelako
               hori gauzatu ahal izateko beharrezko ekipamendua eta logistika emanez, Baita Goyari eta Winsor & Newtoni ere, haien babesa erabakigarria
               izan delako zuen esku duzuen katalogo honen edizioan, erakusketa berezi honen parte diren akuarelez gozatzeko aukera ematen baitigu.

                                                              Isabel Sanjuan
                                                           EAE/AVAko Lehendakaria
   5   6   7   8   9   10   11   12   13   14   15