Page 6 - 2022 Symposium exhibition
P. 6

Koronabirusaren pandemia bat-batean hasi aurreko normaltasuna hedatu ahala, Bilbo hasi da ostera ere izaten lehengo hiria, nazioarteko
               era guztietako ekitaldiak hartzen dituena; hain zuzen, hiru hamarkada eta gehixeagoan bizi izandako eraldatze-prozesu bati esker erakartzen
               ditugu ekitaldiok, zeren, eraldatze horri esker, gainbehera zetorren industria-osteko uri baten estiloa izatetik hirigintzaren eta gizatasunaren
               aldetik nazioartean garapen-eredu izatera igaro baikara.
               Orain dela 25 urte, Guggenheim Museoak, zeina Frank Gehry-k diseinatu baitzuen, kultur hiri handienen munduko mapan ipini zuen Bilbo,
               eta, era horretan, berretsi egin zen hiriak kulturaren alde hartua zuen konpromisoa, hura giza eskubidetzat aditurik eta ingurumenaren,
               ekonomiaren eta gizartearen aldetik etorkizun jasangarri bat eraikitzeko eragile moduan aditurik, eragile bat bide emango zuena etortzekoak
               diren belaunaldiek bizimodu duinerako aukerak garatzeko.
               Alde horretatik, Bilborentzat harrotasunerako motiboa da Alemaniako Ulm hiriaren lekukoa hartzea eta Akuarelako Europar Sinposioaren 25.
               edizioa antolatzea, zeina 2022ko irailaren 26tik urriaren 1era arte izango baita.
               Bilboko alkate moduan, eskerrak ematen dizkiot Euskal Akuarelisten Elkarteari, zeinak, sinposioaren ostean, 78 urte beteko baititu, eta
               orobat gure hirira kultur topaketa handi hau ekartzearren, eta espero dut European Confederation of Watercolour Societies (ECWS) izeneko
               entitatearen urteroko gertakari honetara datozen pertsona guztiek edukitzea aukera hiri honetako kultura-, gastronomia- eta aisialdi-
               eskaintza zabalaz gozatzeko.


               Ongi etorri Bilbora.
                                                             Juan Mari Aburto
                                                               Bilboko alkatea
   1   2   3   4   5   6   7   8   9   10   11